XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ohartemandako erabiltze-jaurpideak betetzen ez zirelako emandako ezezko erizpenaren aurka baimena emateko bideak egin zituzten herri-kargudun edo agintari guztiak ere zigortuko dira.

3- Hauspen baten eta horren ondorioz norbanako bereziei jarritako zigorrak elkarrekiko atxikipenik gabekoak izango dira.

4- Zigorrak jartzeko gai izango diren agintariak eta zigor horien gehienezko zenbatekoak honako hauek izango dira:

a) Inguru-giroko alorraren ardura duen Sailburua:

-Hauspen arinegatik, 250.000 pezetarainoko isuna.

-Hauspen larriegatik, 250.001 eta 15.000.000 pezeten arteko isuna.

b ) Jauriaritzak:

-Oso hauspen larriegatik, 15.000.001 eta 50.000.000 peseten arteko isuna.

5- Bai isunak bai bidezko izan daitezen kalte-ordainak, arduralaritzazko estutze-bidez kendu ahal izango dira.

6.- Lege honetan jarritako isunen zenbatekoak, bezeroen prezioen erakuskariari jarraiki, urtero eta beste gabe eguneratuko dira; erakuskari hori aurreko urteko isunaren zenbatekoari ezarriko zaio.

7- Hauspenetik ateratako irabazia dagokion isuna baino haundiagoa izanez gero, isunaren zenbatekoa ateratako irabaziaren pareko egin arte haundituko da.

29. Atala -Aldiaz indargabetzea

1- Lege honetan ohartemandako arduralaritza-alorreko hauspenak indargabetuta geratzearekikoan honela izango dira kontutan

a) Hauspen arinak, hauspena egin zen egunetik hasi eta 6 hilabete igarotzetik aurrera geratuko dira indargabetuta.

b) Hauspen larriak, hauspena egin zen egunetik hasi eta 5 urte igarotzetik aurrera geratuko dira indargabetuta.

c) Oso hauspen larriak, hauspena egin zen egunetik hasi eta 10 urte igarotzetik aurrera geratuko dira indargabetuta.

2.- Urdaibaiko Biosfera berariz babesteko lege honetan agindutakoa hautsiz egin daitezen eraikuntza eta lurraz baliatzeko lanek ez dute indargabetzeko eperik izango.

3- Indargabetze-aldia epailaritza nahiz arduralaritza-zigorpideei ekin dakienean eten egingo da, eta ordurarteko aldia baliagabetu, bide hoiek epailaritza edo arduralaritza-zigorrik gabe burutu edo zigorpideak sei hilabetik gora geldi egonez gero berriz kontatzen hasteko.

30. Atala -Ekintzaren agirikotasuna

Arduralaritza-sailei eta arduralaritza-auzipideen agintemendeko Epaitegiei lege honetan ematen diren arauak bete daitezela eskatzeko ekintza agirikoa izango da.

Erabaki Gehigarriak